Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Berriak’ Category

Hilabete bat pasa da zatikapenak praktikatzen Osman egon ginenetik eta bertan ikasitakoa nahiko ahaztuta genuela konturatu ginen La Pinillako ahoan.

Erdibidean

Eraketak Denon artean birgogoratu genuen zelan eta ze ordenatan jarri behar genituen gauzak. Goian, Krolaren mosketoia, bigarrena zihuratasun mosketoia, hirugarren postuan Yumarraren mosketoia, bukatzeko ainguraren mosketoia eta nahia izanez gero erreskatatze expresa. Hainbeste gauza arnesan izatean erraza da zatikapenetan nahastea, beraz, argi ibili behar da zer erabili, ze ordenatan eta zein norabidetan jartzen duzun, bestela trabaturik gera zaitezke.

Maren jeitsi zen lehenengoz eta zatikapenak prestatu zituen. Ez nago oso zihur, baina uste dut zatikapenetan besoaren bat edo bi luze soka utzi behar direla. Jeitisieran txapa bakarra jarri behar izan genuen eta hiru zatikapen egin. Hoietatik, azkenak besterik ez zeukan zailtasunik.

Zatikapena pasatzeko, lehenengoz stopa blokeatu eta gero ainguraren expres laburra lotu behar dugu zatikapenaren sokan, gero, badaezpada, yumarra gohiko sokan lotu eta jarraitu jeisten ainguratik eskegita geratu arte, hola stopa eta zihurtasun mosketoia askatu eta beheko sokara pasa ditzakegu. Geratzen zaigun bakarra da Yumarra eta aingura askatzea eta beherantz jarraitzea.

Erensugearen ahoan

Kobazuloaren zatirik politenetan zehar ibilteko, ez gara beheraino jeitsi behar. Lehenengo solairuan gelditu eta hortik aurrera jarraituta eraketa (estalaktitak, estalagmitak,…) ugari topatuko ditugu. Orain arte egon garen kobazuloetatik, hau beharbada, komertzialena izango da.

Bukaeran, zuhaitz sustraiak ikusi genituen, bertan dagoen sakontasun gutziaren adierazle, izatez, Takomano espeleologi taldekoek komentatu zigutenez, bertan egon zirenean bere taldekide bateri buskan mezu bat heldu zitzaion.

Argazki sesioa egin eta knapora aldegin genuen buetatuko ginelaren sentsazioarekin. Goiko bidean, gauza bera, aingura lotu, krola pasa pedalakin lagunduta, eta gero yumarra pasas eta behin ainguran tentsioa kenduta, hau kenduta eta gora.

Bueltan, Berberan geratu ginen eta Takomano taldeko bikin egon ginen hitzegiten. La Peñako mendizerran Lerdano kobazuloa gomendatu ziguten. Frontaletaz bebai egon ginen hitzegiten eta idei batzuk eman zizkidaten. Gaur Leroy Merlinen 2.5mm metakrilato ohola erosi dut frontalaren kristala egiteko. Gauza bat gutziago, urrengoa etengailua apika.

Read Full Post »

Oporretan joan baino lehen, Osma aldera egin genuen zatikapenak praktikatzera. Bertan, arroil eskutu, txiki eta eder bat dago, eta bere paretak ekipaturik daude. Ez bazara aurretik bertan egon ezin jakin bertan ze altxor dauden. Eskerrak gure lagun Joseba «Takomano» espeleologi talde berriarekin egonda zel espeleologi kurtsoa egiten.

Zatikapenean

Bera izan genuen maisu, eta ez nolanahikoa jeje. Ondo ikasita eta prestatuta eraman zituen klaseak eta printzioz badirudi ondo irakatzi zigula eta ez garela Irailean bueltatu behar.

Paretan

Paretan bi luze prestatu zizkigun, lehenengoa bi zatikapenekin eta bigarrena hirukin. Pareta ez da altuera handikoa baina oso ondo dago praktikak egiteko, batez ere neretako bertigoa dudala jeje.
Materiala arnesan zelan jarri begiro galdetu beharko dut, gauza pilo zirelako, baina zatiakpenak nola pasa behar diren uste dut argi geratu zitzaidala.
Jeitsieran: Lehengoz Stopa blokeatu (soka gainetik pasa, gero zihurtasun mosketoitik eta Sopan bildu), gero ainguraren zati luzeena zatikapenaren mosketoian sartu eta horrela Stopa askatu eta beheko sokan (zatikapena igarota) katigatu dezakegu. Geratzen zaigun bakarra da, aingura askatzea eta beherantza jarraitzea.

Materiala jasotzen

Igoeran: Antzeko prozesua egin behar da. Zatikapenera heldu eta Yumarra goiko sokal katigatu dezakezu (aukeran), aingura zatikapenean katigatu eta krola goiko aldera pasatzen saiatu, eta saitua dinot, arazoren bat izan nuelako, prozesu hori egiten, bai askatzen (gogor zegoelako), bai gora pasatzen (askatzean, sokatik urrentzen ninduelako). Krola pasata, aingura askatu eta gora jarraitzea besterik ez dugu.

Eta hori izan zen dena, argi dago gehiago praktikatu behar dugula, baina beharbada zulo baten barruan.

Read Full Post »

 Orain bi aste, kobazulo batera joatearen aukera aztertu genuen Joseba eta biok. Astean zehar ez geneukan oso argi, baina azkenean ostiral gauean, joatea erabaki genuen. Gari oporretan zegoen eta Joniri deitu eta bazetorrela esan zigun. Larunbat goizean, bederatziak aldera batu ginen. Aitaren terranoaren bila joan ginen eta Gorobelerako bidea hartu genuen. SI44ra joatea erabaki genuen. Laster ginen Ponata aldean. Autoa sarreratik nahiko gertu utzi genuen eta arropaz aldatu eta gero, traste guztiekin burdinezko sarreraren bila hasi ginen, laster aurkitu ere. Nik sokak eta sarrera prestatzen nituen bitartean, Josebak Joniri ikastaro azkar bat ematen zion,  tramankuluekin aritzen zen  aurreneko aldia baitzuen. Goikoa prest, barrura sartu ginen. Lehenengo 13 metroko putzua. Aurrena Josebak  jaitsi zuen, gero Jonik ( hasieran beldur pixka bat zuela esan arren, laster konfidantza hartu zuen eta arazo barik ibili zen bai rapeletan, bai soketatik gora, baita progresioan ere) eta azkenik nik neuk. Behean batu ginen berriro, bertan baitago bigarren putzua, 5 metrokoa.Honek soka zuen jarrita jada. Hau jaitsita, ikusten dena oso polita da. Harkaitzek itzura ederra sortzen dute, ematen du norbaitek forma eman dizkiela, baina ez, ura, urteak eta aize korronteak dira irudi bitxi hauen erantzuleak.  Ikuskizunaz gozatu eta gero, harkaitzen artean zegoen pasabide estu bakarrari ekin genion. Nahiko estua da eta material sakuekin metroak aurreratzeak, lanak eman zizkigun. Zati honek adi egotea eskatzen zuen, bere arrisku puntutxoa baitu. Behin hirurok estualdia igarota beste 5 metroko zuloa topatu genuen. Honek ere sokak jarrita zituen. Honek ur putzu txiki bat zeukan basean, baina busti gabe igaro zitekeen. Berriro,  igarobide estu batetik aurrera jarraittu genuen, hori bai, lehen igarotakoa baino errazagoa. Laster “pasamanos” batekin egin genuen topo. Oso ondo ekipatuta ere bai. Sokatik jarraitu eta beste 5 metroko zuloa. Gero metro batzuk aurrera jarraituta, beste “pasamanos” batetik 9 metroko putxu batera ailegatu ginen. Hau ere jeitsi genuen, eguneko azkena izango zena. Aurrera jarraitu genuen ibiltzeko leku erosoago batetik. Laster lehen bidegurutzearekin egin genuen topo. Eskuineko bidea aukeratu genuen. Beste ibilalditxo bat eta bigarren bidegurutzea. Bigarrenez eskuinera jo genuen. Zuzengune luzea zegoen eta bideari ekin genion. Bidea okertzen zihoan, zenbat eta aurrerago, orduan eta zailago. Metro dezente ibili eta gero eta zailtzen zihoala ikusita buelta ematea erabaki genuen. Bidegurutzera heldu ginenean, beste bideari begiradatxo bat ematera joan ginen. Norabide honetan ur zarata entzuten zen, haraino heldu ginen baina bideak  jarraitu eta jarraitu egiten zuen. Leku horretan amaitutzat eman genuen gure esplorazioa, orduak aurrera baitzihoazen eta oraindik denbora beharko genuke bueltako biderako. Aurrena, bokatak jateko leku eroso bat topatu genuen eta bertan jan genituen. Indar berrituta putzuak igotzeari ekin genion. Gorako bidean ez genuen arazorik eduki. Jonik ahozabalik utzi gintuen Joseba eta biok. Erritmo onean eta inongo arazorik gabe egin baitzuen bueltako bidea. Arratsaldeko zazpiak aldera atera ginen SI44tik.

Read Full Post »

Azken asteburuan Koba Negrara hurbildu ginen, Ramales de La Victoria inguruan. Han beste hiru talde aurkitu genituen. Bat, Segobiakoa, gu bezalaxe ikastaroan zeunden. Jendetza bildu ginen bakarrik lau sokatik ibiltzeko, ala ere nahiko azkar egin genuen gure txangoa. Arratsaldeko seian jada denok ginen kanpokaldean.

Kobazularen sarrera izugarria da, airean  30 metroko jeistsiera batekin topatzen gara. Barruan denetarik aurkituko dugu, esaterako beste bi rapel txikiagoak ,  estutuzunak  , urez betatako putzu txiki bat , zulotxo txikiak eta baita formazio mota desberdin ugari. Ikastaroa amaitzeko oso koba aproposa. Hementxe argazki txiki batzuk:

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Read Full Post »

Hiru asteburu zehar Takomano Talde Espeleologikoarekin egon gara. Hementxe lehenengo atala.  Taldea aurten osatu da, gehien bat  Laudio eta Mijala herriko taldekideekin.Taldea berria bada ere, kideak azpalditik dabiltza saltxa hauetan, hain zuzen ere iaz beraiekin egonak ginen .   Haiengandik asko ikasi dugu, eta oraindik asko daukagu ikasteke.

Ikasleen artean denetarik ginen, batzuentzat  espeleologiarekin ia lehen topaketa zen, beste ikasle batztuk jada nahiko eskarmentua zeukaten.  Bakoitza etxe ezberdin batekoa. Benetan multzo bitzia osatu genuen.

Ikastaroa oso zabala izan da teoria eta praktika  nahastuz,  praktirara  zuzenduagoa egon bada ere.

Lehengo asteburuan, larunbat goizean,   korapiloak nola egin, eta   material ezberdina erakutsi ziguten. Materiala nola erabili eta mantendu bebai ikasi genuen. Esan behardugu  Dinema sokaz maiteminduak daudela Takomanokoak 😉 !!!

Arratzaldean Berberana ondoan soka trebaketari ekin  genion eta igandea osa sokeekin jolasten jarraitu genuen. Aparatu ezberdinen kokapen egokiena,  frakzionamentuak nola igaro , bai goruntz bai beruntz, korapiloak nola igaro, tirolina bat nola prestatu… . Ederto pasa genuen!

Bigarren asteburuan, Larunbat  goizean kartografia nola egin, ordenagailuak medio direla, eta geologia ikasi genuen. Arratsaldean autolaguntza bi teknika ezberdin trebatu genituen.

Eta Igandean ikasitakoa praktikan jartseko La pinilla Kobazulora hurbildu ginen. Sarrera ez da oso zaila, nahiz eta azken frakzionamentua airean aurkitzen den, eta honek dena pizka bat zailtatzen du. Gero 25 metro inguru jeitsi behar dira orma beti aldamenean eukiz. Aurkitu genuen Kobazuloa izugarria da, zuek zeuek epaitu:

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Read Full Post »

Bisita birtuala

«Abaco Digital» web orrikoek, kobazu baten barruan sartzeko aukera ematen digute gure etxeko-laneko eserlekutik mugitu barik.

Argazkigintza esferikoa teknika erabiliz, 360º-tako argazkiak egin eta software berezi baten bitartez, argazki beraren barruan egongo bagina moduko efektua lortzen dute, aurrera-atzera mugituz eta ikuspegia aldatuz, benetan ikusgarria.

Hemen usten dizuet linka, zuek epaitu.

360 argazkia

360º-tako argazkiak dituzten beste web batzuk:

www.panoramas.dk
www.viewat.org
www.vrmag.com
www.360cities.com

Read Full Post »

Viktor Lyagushkin (Ordynskaya kobazuloak)

Aste honetan, harriturik utzi naute Yahoon agertu diren Viktor Lyagushkin-en errrusiar Ordynskaya urperko kobazuloen argazkiak. Argazkiak liluragarriak dira. Kobazuloetan argazkiak ateratzea zaila da, eta gainera, aragazki on bat ateratzea zailagoa, ez dut pentsatu nahi ze gatza izan behar den urperko kobazulo batean horrelako argazki ederrak lortzea, zuek zer uzte duzue?

Orda Cave Awareness Project

Carsten Peter (Hang Son Doong kobazuloa)

Viktorren argazkien aurretik, National Geographic-entzat Hang Son Doong kobazuloan(Vietnam), Carsten Peter-rek  egindako  argazkiak liluratu ninduten. Apunteak harteko ordua motel!!

Argazkiak bikainak dira baina kobazuloaren istoria ez da atzean geratzen. Kobazuloa mundura aurkeztu zen 2009-an. Aurretik, 1991-n, bertako artzain batek topatu zuen baina bertatik ateratzen ziren txistuez beldurturik, bere kokapena ezkutatu zuen. Ezin pentsa, barruan munduko kobazulorik handienetako bat zela.

Yahoon esaten dutenez, 6 kilometroko luzaera eta 200 metrotako (leku batzuetan 250) altuera du.

Read Full Post »

Pasa den asteko asteazkenean (2011/03/09), Juventus S.D. mendi taldeko egoitzan (Bilbon), Josu Granjaren ikus-entzunezko emaldi ikusgarria ikusi genuen Endika eta biok.

Alde zaharreko enparantza berrrian daukate egoitza Juventusekoek, eta bertara igo ginen biok. Denboran zehar mantendutako pisua zirudien.

Jendetza egon zen, gela osorik beterik, eta gazte gutzi (norbaitek komentatu zuen kaletik zer egin ez zekiten zahar asko igo zirela jeje).
Hitzaurrean, klubeko gizon batek Josu aurkeztu zuen et gero berak bere emanaldiaren zergaitiak eta azalpenak eman zituen. Komentatu zuen, zaiatu zela gela handiak ondo argitzen bere osotasunean ikusi ahal izateko, eta gehienak Euskal Herrikoak zirela. Eta besterik gabe, emanaldiarekin hasi zen.

Hasiera potentea izan zuen 2001 espazioko odisearen musikarekin. Ia ordu bateko, argazki sorta ederrez gozatu ahal izan genuen (aukera baduzue, guztiz gomendagarria) , eta gero galdera sorta etorri zen.
Galdera sortan, argazkigintzari dagozkion erantzunetan, azaldu zuen Pentax kamera erabiltzen zuela eta angular bakarra. Ez zituela optikak aldatzen, kobazuloan ahutza airean uneoro zebilelako. Esan zuenez, 7 litrotako bote estanko bat (barrutik babesturik) erabiltzen zuen materiala eramateko.

Eta galdera sortarekin eta agurrarekin bukatu zuen emanaldia, eta gu Amurriora lo egitera, urrengo egunean lanera joan behar nintzela.

Read Full Post »

PUENTE-ALBERQUE-ESPINO

Badira bi aste, Bedarbide inguruan dagoen, Puente-Alberque-Espino sistemari begirada askar bat ematera hurbildu ginela, Gari, Neskita eta hirurok. Sarrerak aurretik genituen ikusiak, baita GPS-an sartuak ere. Astean zehar joan ginenez, eta goizetan lan egin behar denez, arratsaldeko laurak aldera, ohiko lekuan elkartu ginen. Gauza guztiak Opel Astra txikian  sartu, eta Llorengozera abiatu ginen.
Sarrera
Herrira heldu aurretik, bide bazterrean autoa utzi genuen, aitak esandako aparkaleku estu batean. Materialari dagokionez, gauza gutxi eramatea erabaki genuen, ez baikenuen astirik zailtasunetan sartzeko. Hotza egin arren, argindar dorreen azpitik joan ginen Puenteko sarreraren bila. berrogei minutu inguruko ibilaldia eta gero, eta GPSaren laguntza txiki batekin, heldu ginen sarrerara. Sarbidea dolina txiki batean dago, eta harkaitz zubi baten azpitik igaro behar da, bertan dagoen barrerara heldu ahal izateko. Metalezko hesia irekita zegoen, ez zuen ez katerik ezta giltzarraporik ere.

Barrura sartu ginen hirurok. Sarreran sabaia asko estutzen zen arren, altuera hartzen zuen gero. Modu erraz batean ibili ginen kobazulotik aurrera. Txakurra lasai-lasai zihoan gure aurretik leku guztiak arakatuz, niri ordea, horrek pitin bat urduritzen ninduen. Dena den, oso ondo portatu zen eta deitzerakoan berehala gurera zetorren. Neska alde batera utzita, lehen bidegurutze batera heldu ginen. Eskuineko bide errazena hartu genuen, ezkerreko jaitsierak zailtasunen bat baitzuen. Adisketasuna

Meandro eroso batetik jarraitu genuen erritmo onean. Hemen lehenengo pintadak ikusi genituen, eta ez ziren ez erromatarrek eginikoak. Askoren sinadurak ziren bertako paretak zikintzen zituztenak. Uste dut ez dagoela esan beharrik horrelako gauzak hobe dela ez egitea. Errespetatu dezagun ingurunea mesedez.

Antzinako margo ez-erromatarrak

Azkenik sima batera heldu ginen,hamabost bat metrokoa. Ura entzuten zen beheko solairuan. gure miaketa or amaitzen zela erabaki genuen, eta argazki sesioari ekin zion Gari. Argazki asko egiten ibili ginen, eta zuloaren barruan ezohiko bisitaria genuenez, Neskari modeloarena egitea egokitu zitzaion. Bueltakoan beste argazkiren bat egin, eta irteerara abiatu ginen.

Kanpoan ilun zegoen jada, gaueko bederatzi eta erdiak baitziren. Argindar dorreak bilatu eta autorantz. Une batzuetan iluntasunean erdi galdurik ibili arren, auto barruan geunden hamarrak eta laurdenetan.

Read Full Post »

Mailugorretako jaialdia 2010

Urtero, Irailan edo, jaialdi hau ospatzen da. Izatez, Muruako  jaiak barne antolatzen delarik, euskararen sutapena aldarrikatzea du helburu.

Noiz edo noiz, entzundakoa geneukan zerbait jaialdiari buruz, baina zehazki ez genekien zer/nolakoa zen. Eta hori zela eta, pasa den Igandean Murua aldera egin genuen.

Igandean ohetik altzatzerakoan eta lehiotik begiratzean lurra bustita aurkitu genuen eta  giroa euritsu. Aitortu beharra dut ohera bueltatzea igaro zela neure burutik, baina nola kuadrilan gero eta burugogorragoak garenez (azken denboraldian agerian gelditzen ari denez), ba  azkenean joan ginen. Altube igarota giroa aldatu zen eta nahiko ondo portatu ere. Euria eguerdiraino ez zen asaldu, bueltan ginenean ian kotzean.

(más…)

Read Full Post »

Older Posts »