-
Mosketoia (Segurtasun)
Putzuen instalazioetan erabiltzen da txapetan jartzeko. Jaisteko aparatua eta arneseko maillona lotzeko ere erabiltzen dira.
Simetrikoa.Mosquetoi hau segurtasun espresak egiteko erabiltzen da, zinta baten bitartez.
-
Maillon
Arnesa isteko eta aparatu desberdinetara lotzeko erabiltzen da.
-
Express
-
Jumar (eskuleku, puño)
Igotzeko erabiltzen da. Euskarri luzea eta pedala edo estriboa lotzeko erabiltzen. Progresioa honi eskuekin tiraka eta pedalari oinekin bultzatuta egiten da.
-
Croll
Igotzeko erabiltzen da. Zulo bat arnesera lotzen da eta bestea bularreko arnesera. Gorantz arazorik gabe dabil baina pisua (gure gorputzarena) jartzen diogunean (beherantz) blokeaturik geratzen da.
-
Zortzia
Jeisteko erabiltzen da. Normalean dinamikoa (korapiloa) edo grigia (seguruagoa delako) erabiltzen dugu.
-
Kordino
Zenbait tokitan instalazioren bat egiteko erabili daiteke. Prusik korapiloa (adibidez) eginda, sokatik gora igotzeko erabili daitezke.
-
Zinta
Instalazioren bat egiteko erabili daiteke.
-
Zinta luzea
Instalazioak egiteko erabili daiteke, adibidez zuhaitz bat inguratzeko. Bularreko arnes edo arnes inprobisatu bat egiteko ere erabili daitezke.
-
Txapa
Paretara zortzi milimetroko torloju batekin lotzen dira. Zuloan mosketoi bat jartzen da eta normalean jaisteko erabiltzen dira. Harrian zuloa egiteko, normalean, taladro (kolpekari) bat erabiltzen da.
-
Kaskoa
Kobazulo-leize batetik bizirik irten nahi baduzu ezinbestekoa. Batez ere sakonera handiko zulo batera sartzen zarenean eta beheranzko bidean harri, adar solteak badaude. Kaskoa, frontalduna edo gabea izan daiteke, horrek ere prezioan isladaturik egon ohi da.
Deja una respuesta