Urtero, Irailan edo, jaialdi hau ospatzen da. Izatez, Muruako jaiak barne antolatzen delarik, euskararen sutapena aldarrikatzea du helburu.
Noiz edo noiz, entzundakoa geneukan zerbait jaialdiari buruz, baina zehazki ez genekien zer/nolakoa zen. Eta hori zela eta, pasa den Igandean Murua aldera egin genuen.
Igandean ohetik altzatzerakoan eta lehiotik begiratzean lurra bustita aurkitu genuen eta giroa euritsu. Aitortu beharra dut ohera bueltatzea igaro zela neure burutik, baina nola kuadrilan gero eta burugogorragoak garenez (azken denboraldian agerian gelditzen ari denez), ba azkenean joan ginen. Altube igarota giroa aldatu zen eta nahiko ondo portatu ere. Euria eguerdiraino ez zen asaldu, bueltan ginenean ian kotzean.
Kotzea nahiko urrun hutzi izan behar genuen. Miñoneak zeuden kotzeak non aparkatu esanten. Kotzetik kobazulora ordu bat ibili genuen.
Kobazulora sartzeko eta jaialdia ospatzen zen aretora heltzeko ez zegoen inongo zaitasunik. Kobazuloan, jaialdia zela eta, argi indarra sartuta zegoen eta argia aretoraino, nolako antolakuntza!
Jaialdiari berari dagokionez, oso ondo igaro genuen. Goizeko hamaiketan hasi omen zen, lehenengo saioak galdu genituen non berandu iritzi baikinen. Hala ere, ikusitakoa gustatu zigun. Uste genuen dantzaldi bat soilik zela , baina bertsolaritzak, abeslariak eta antzerki moduko bat ere bazegoen.
Niri bereziki argazki honetan agertzen den dantzaldia\antzezle hau gustatu zitzaidan.
Barkamena edo 🙂 eskatu beharko dugu, zeren argazkien kalitatea ez da betikoa, baina argazkilari profesionala ez zen joan.
Datorren urterako ea koadrilako beste batzuei enganatzen digun berriro bueltatzeko!
Deja una respuesta