Kobazuloak oso ekosistema hauskorra dira. Milaka urte sortzeko behar izan dituzten formazioak momentu bat apurtu ditzazkegu eta ondoren etorriko diren bisitariei (lagunak, semeak..) kobazuloak gordetzen dituzten altzor ikusgarriez gabetuko ditugu. Ez dezagun hori egin. Hemen jarriko ditugu gure ustez kobazulo baten barruan eduki behar diren jokabideak eta eduki behar ez direnak, hori bai, azkenengo erabakia zuen esku dago.
- FORMAZIOEN SUNTZIKETA
![]() |
EZ: Nahiz eta estalaktitak eskura izan eta ederrak izan ez dira apurtu behar. Milaka urte behar izan dituzte sortzeko eta kobazuloan bezala ez dira inon ikusiko.BAI: Zaindu ditzagun barruko formazio guztiak eta horrela urrengo baten lagun batekin edo seme batekin goazenean beraiek ere gozatuko dute ikuskizunaz. Hauei ere komenta diezaiekegu kobazulo barruan izan behar dituzten jokabideak. |
- KARBURO HONDAKINAK
EZ: Karburoa bukatzen zaizunean ez duzu inoiz ere kobazuloan bota behar. Kontu izan izan kobazulo barruan hezetasun asko dagoela eta lurzorura filtratzen dela. Eta itsusi geratzen dela, jode. Kobazuloan dagoen moduan usten zaiatu behar gara beti.
BAI: Karburoa bukatzen zaigunean, tzakurra kaka egitera ateratzen dugun moduan, boltzatxo txiki batean sartzen dugu eta motxilara, eta behin kanpoan zaborrera botatzen dugu.
- PINTAKETAK
EZ: Zer esan kobazulo batzutan, batez ere sarbide erraza dutenak, ikus ditzazkegun pintaketetaz….mesedez ez margotu kobazuloa. Beharbada oso posik egongo zara kobazulo leku horretaraino heldu zarelako, baina benetan, guri berdin digu eta zure izena kobazuloan ikusten dugunean margotuta….bueno, imagina dezakezu, mesedez, zuk badakizu noraino heldu zaren, urrengo baten lagun batekin sartu eta erakutsiozu, baina ez margotu kobazuloa.
BAI: Izenak, datak eta abarrekoak margotzen dutenei, esan dudana, zuk badakizu kobazulo horretan noraino heldu zaren, ez da polita zure izena bertan ikustea, aldiz kobazuloa ikustea bai. Beste norbait noraino heldu zaren ikusi nahi badu lagunduiozu barruraino eta erakutziozu zer jokabide izan behar dituen kobazuloa polit mantentzeko.
Espeleologoei zera esan, bidea nondik dihoan markatzeko beste modu ez ain erasokorrak egongo dira esate baterako lurrean sartutako banderatxo txikiak, horrela edozein momentutan kendu daitezke eta kobazuloa zegoen moduan utzi.
- ANIMALI HILAK
EZ: Animali hilak ez dira inoiz kobazuloetan bota behar. zergaitik ez dira inoiz kobazuluetan bota behar? Askotan, kobazulo barruan ura izurtzen da barruko iturburutan eta horrekin batera, animali hilak baldin badaoz, bakteriak. eta horiek gero guk edaten ditugu eta pirri-pirria eragiten digu eta zekulako gorputz tzarra. Oraindik gogoratzen dut Zurizako kampinenena harrapatu nuena. Gauen ezin lorik hartu, komunera uneoro eta urrengo egunean medikuarenera. Gerozeago esan zigutenez kampineko iturriko ura kutsaturik zegoen bere iturbuan animali hil bat zegoelako.
BAI: Nigatik zer egin beharko zen, ba betiko moduan, animali hila zelai zabal batera bota putreak, miruak eta bestelako animaliak jan zezaten baina itzuraz (hau hortik entsundakoa) animali bat hiltzen zaizunean Aldundira abisua eman behar diozu animalia eraman dezaten eta analixiak egin diezaioten……
- ZAKARRA LAGATZEA
EZ: Leizeak ez dira zabortegiak. Betidanik jendea mendira joan denean eta behin hamaiketakoa bukatu eta gero, geratzen den zaborra soberan izan duenez, ikusten ez den toki batera bota izan du, eta ze ondo etorri zaion onduan dagoen zulo hori. Ikasi behar dugu gure zakarra etxera eramaten eta bertako zabortegietara botatzen eta ez gure lurpeko ekosistemak kutsatzen, ez da ain zaila. Ardo botila utza gutziago pisatzen du betea baino eta gainera normalean aldapa behera izaten da.
BAI: Sofak, garbigailuak eta bestelako hondakinak baditugu gure herriko Garbigunera eraman ditzazkegu, zihur kobazuloa baino urbilago dagoela. Mendira bokata eta ardo botila badaramatzagu, hondakinak atera ditugun boltsan berriro sartu eta motxilara, topatzen dugun lehenengo kontainerrera botatzeko.
Deja una respuesta