Orain bi aste, kobazulo batera joatearen aukera aztertu genuen Joseba eta biok. Astean zehar ez geneukan oso argi, baina azkenean ostiral gauean, joatea erabaki genuen. Gari oporretan zegoen eta Joniri deitu eta bazetorrela esan zigun. Larunbat goizean, bederatziak aldera batu ginen. Aitaren terranoaren bila joan ginen eta Gorobelerako bidea hartu genuen. SI44ra joatea erabaki genuen.
Laster ginen Ponata aldean. Autoa sarreratik nahiko gertu utzi genuen eta arropaz aldatu eta gero, traste guztiekin burdinezko sarreraren bila hasi ginen, laster aurkitu ere. Nik sokak eta sarrera prestatzen nituen bitartean, Josebak Joniri ikastaro azkar bat ematen zion, tramankuluekin aritzen zen aurreneko aldia baitzuen. Goikoa prest, barrura sartu ginen. Lehenengo 13 metroko putzua. Aurrena Josebak jaitsi zuen, gero Jonik ( hasieran beldur pixka bat zuela esan arren, laster konfidantza hartu zuen eta arazo barik ibili zen bai rapeletan, bai soketatik gora, baita progresioan ere) eta azkenik nik neuk. Behean batu ginen berriro, bertan baitago bigarren putzua, 5 metrokoa.Honek soka zuen jarrita jada. Hau jaitsita, ikusten dena oso polita da.
Harkaitzek itzura ederra sortzen dute, ematen du norbaitek forma eman dizkiela, baina ez, ura, urteak eta aize korronteak dira irudi bitxi hauen erantzuleak. Ikuskizunaz gozatu eta gero, harkaitzen artean zegoen pasabide estu bakarrari ekin genion. Nahiko estua da eta material sakuekin metroak aurreratzeak, lanak e
man zizkigun. Zati honek adi egotea eskatzen zuen, bere arrisku puntutxoa baitu. Behin hirurok estualdia igarota beste 5 metroko zuloa topatu genuen. Honek ere sokak jarrita zituen. Honek ur putzu txiki bat zeukan basean, baina busti gabe igaro zitekeen. Berriro, igarobide estu batetik aurrera jarraittu genuen, hori bai, lehen igarotakoa baino errazagoa. Laster “pasamanos” batekin egin genuen topo. Oso ondo ekipatuta ere bai. Sokatik jarraitu eta beste 5 metroko zuloa.
Gero metro batzuk aurrera jarraituta, beste “pasamanos” batetik 9 metroko putxu batera ailegatu ginen. Hau ere jeitsi genuen, eguneko azkena izango zena. Aurrera jarraitu genuen ibiltzeko leku erosoago batetik. Laster lehen bidegurutzearekin egin genuen topo. Eskuineko bidea aukeratu genuen. Beste ibilalditxo bat eta bigarren bidegurutzea. Bigarrenez eskuinera jo genuen. Zuzengune luzea zegoen eta bideari ekin genion. Bidea okertzen zihoan, zenbat eta aurrerago, orduan eta zailago. Metro dezente ibili eta gero eta zailtzen zihoala ikusita buelta ematea erabaki genuen. Bidegurutzera heldu ginenean, beste bideari begiradatxo bat ematera joan ginen. Norabide honetan ur zarata entzuten zen, haraino heldu ginen baina bideak jarraitu eta jarraitu egiten zuen.
Leku horretan amaitutzat eman genuen gure esplorazioa, orduak aurrera baitzihoazen eta oraindik denbora beharko genuke bueltako biderako. Aurrena, bokatak jateko leku eroso bat topatu genuen eta bertan jan genituen. Indar berrituta putzuak igotzeari ekin genion. Gorako bidean ez genuen arazorik eduki. Jonik ahozabalik utzi gintuen Joseba eta biok. Erritmo onean eta inongo arazorik gabe egin baitzuen bueltako bidea. Arratsaldeko zazpiak aldera atera ginen SI44tik.
PONATA PAGADIAREN SISTEMA-SI44
27 junio 2011 por marengotxi
Deja una respuesta