Feeds:
Entradas
Comentarios

Pasa den asteko asteazkenean (2011/03/09), Juventus S.D. mendi taldeko egoitzan (Bilbon), Josu Granjaren ikus-entzunezko emaldi ikusgarria ikusi genuen Endika eta biok.

Alde zaharreko enparantza berrrian daukate egoitza Juventusekoek, eta bertara igo ginen biok. Denboran zehar mantendutako pisua zirudien.

Jendetza egon zen, gela osorik beterik, eta gazte gutzi (norbaitek komentatu zuen kaletik zer egin ez zekiten zahar asko igo zirela jeje).
Hitzaurrean, klubeko gizon batek Josu aurkeztu zuen et gero berak bere emanaldiaren zergaitiak eta azalpenak eman zituen. Komentatu zuen, zaiatu zela gela handiak ondo argitzen bere osotasunean ikusi ahal izateko, eta gehienak Euskal Herrikoak zirela. Eta besterik gabe, emanaldiarekin hasi zen.

Hasiera potentea izan zuen 2001 espazioko odisearen musikarekin. Ia ordu bateko, argazki sorta ederrez gozatu ahal izan genuen (aukera baduzue, guztiz gomendagarria) , eta gero galdera sorta etorri zen.
Galdera sortan, argazkigintzari dagozkion erantzunetan, azaldu zuen Pentax kamera erabiltzen zuela eta angular bakarra. Ez zituela optikak aldatzen, kobazuloan ahutza airean uneoro zebilelako. Esan zuenez, 7 litrotako bote estanko bat (barrutik babesturik) erabiltzen zuen materiala eramateko.

Eta galdera sortarekin eta agurrarekin bukatu zuen emanaldia, eta gu Amurriora lo egitera, urrengo egunean lanera joan behar nintzela.

Anuncios

PUENTE-ALBERQUE-ESPINO

Badira bi aste, Bedarbide inguruan dagoen, Puente-Alberque-Espino sistemari begirada askar bat ematera hurbildu ginela, Gari, Neskita eta hirurok. Sarrerak aurretik genituen ikusiak, baita GPS-an sartuak ere. Astean zehar joan ginenez, eta goizetan lan egin behar denez, arratsaldeko laurak aldera, ohiko lekuan elkartu ginen. Gauza guztiak Opel Astra txikian  sartu, eta Llorengozera abiatu ginen.
Sarrera
Herrira heldu aurretik, bide bazterrean autoa utzi genuen, aitak esandako aparkaleku estu batean. Materialari dagokionez, gauza gutxi eramatea erabaki genuen, ez baikenuen astirik zailtasunetan sartzeko. Hotza egin arren, argindar dorreen azpitik joan ginen Puenteko sarreraren bila. berrogei minutu inguruko ibilaldia eta gero, eta GPSaren laguntza txiki batekin, heldu ginen sarrerara. Sarbidea dolina txiki batean dago, eta harkaitz zubi baten azpitik igaro behar da, bertan dagoen barrerara heldu ahal izateko. Metalezko hesia irekita zegoen, ez zuen ez katerik ezta giltzarraporik ere.

Barrura sartu ginen hirurok. Sarreran sabaia asko estutzen zen arren, altuera hartzen zuen gero. Modu erraz batean ibili ginen kobazulotik aurrera. Txakurra lasai-lasai zihoan gure aurretik leku guztiak arakatuz, niri ordea, horrek pitin bat urduritzen ninduen. Dena den, oso ondo portatu zen eta deitzerakoan berehala gurera zetorren. Neska alde batera utzita, lehen bidegurutze batera heldu ginen. Eskuineko bide errazena hartu genuen, ezkerreko jaitsierak zailtasunen bat baitzuen. Adisketasuna

Meandro eroso batetik jarraitu genuen erritmo onean. Hemen lehenengo pintadak ikusi genituen, eta ez ziren ez erromatarrek eginikoak. Askoren sinadurak ziren bertako paretak zikintzen zituztenak. Uste dut ez dagoela esan beharrik horrelako gauzak hobe dela ez egitea. Errespetatu dezagun ingurunea mesedez.

Antzinako margo ez-erromatarrak

Azkenik sima batera heldu ginen,hamabost bat metrokoa. Ura entzuten zen beheko solairuan. gure miaketa or amaitzen zela erabaki genuen, eta argazki sesioari ekin zion Gari. Argazki asko egiten ibili ginen, eta zuloaren barruan ezohiko bisitaria genuenez, Neskari modeloarena egitea egokitu zitzaion. Bueltakoan beste argazkiren bat egin, eta irteerara abiatu ginen.

Kanpoan ilun zegoen jada, gaueko bederatzi eta erdiak baitziren. Argindar dorreak bilatu eta autorantz. Une batzuetan iluntasunean erdi galdurik ibili arren, auto barruan geunden hamarrak eta laurdenetan.

Mailugorretako jaialdia 2010

Urtero, Irailan edo, jaialdi hau ospatzen da. Izatez, Muruako  jaiak barne antolatzen delarik, euskararen sutapena aldarrikatzea du helburu.

Noiz edo noiz, entzundakoa geneukan zerbait jaialdiari buruz, baina zehazki ez genekien zer/nolakoa zen. Eta hori zela eta, pasa den Igandean Murua aldera egin genuen.

Igandean ohetik altzatzerakoan eta lehiotik begiratzean lurra bustita aurkitu genuen eta  giroa euritsu. Aitortu beharra dut ohera bueltatzea igaro zela neure burutik, baina nola kuadrilan gero eta burugogorragoak garenez (azken denboraldian agerian gelditzen ari denez), ba  azkenean joan ginen. Altube igarota giroa aldatu zen eta nahiko ondo portatu ere. Euria eguerdiraino ez zen asaldu, bueltan ginenean ian kotzean.

Seguir leyendo »

Oporretako argazkiak

Kosta egin zait baina hemen daude aurtengo oporretako argazkiak. Vicentek esaten duenez, 700 argazkitik bi on badituzu ondo. Ez dakit bi ditudan, baina daudenak dira, espero gustatzea.

Lehenengoz aipatu behar, Asolaze kanpina ezin hobea dela inguruko kobazuloak bisitatzeko, giro euskalduna, zeru garbiak, ibaia, zuhaitz pilo,… Iboneko kobazuloa 5km eskasetara daukazu eta La verna bisitatzeko, portua gurutzatu eta Santa Engrazin zaude. Asolaze

Kanpinaren web horria hau da: http://www.campingasolaze.com

Lehen aipatu dudan Iboneko kobazulora heltzeko, kotxea errepide ondoan utzi, zubi bat gurutzatu et 100 metrotara daukazu. Erraza da topatzen kartel bat dagoelako eta sarrerako gelara be erraza da heltzen eta sartzen, baina gero 15 metroko igoera egin behar da soka zahar batetik. Hemen usten dizkizuet tipo batzuen kontaketa http://www.clubabismo.es/Cuevas/VernaIbon/VernaIbon.html eta krokisak http://www.clubabismo.es/Cuevas/VernaIbon/InfoIbon.html.

Iboneko kobazuloa

La Verna bisitatzeko, Isaba herri ederreko informazio ofizinako ordenagailuan hartu genuen ordua. Web horria hau da: http://www.laverna.fr, telefonoz be har daiteke: 0033 637882905. Haukerak bi dituzu, sarrera bakarrik ordaintzea (8,50€) eta 3 hordutako igoera egitea oinez edo, ibilgailuan igotzea 6€ gehiago ordainduta. Hori bakoitzaren esku.

La Verna

Gomendatzen dizuet arropa beroa eramatea windstopperra, bufa, etabarrekoak,… La Verna gela erraldoira heltzeko egindako 500 metrotako zulo batetik iragan behar delako eta “tiro” egiten duelako, eta haizea ez da bape beroa. Konta zigutenez (eman ziguten mp3 batean, txarla frantsesez ematen dutelako) haizea batzuetan kanporantz eta beste batzuetan barrurantz egiten du.

La Verna

La Verna erraldoia da 190 metroko altuera eta 250 metroko zabalera baina daukaten argitze instalazioarekin ondo ikusten da bere handitasuna. Gainera gizaki itxura-tamainako panpinak jarri dituzte kontrastea egiteko.

Oporretan gaude Asolazen (Izaba ondoko kanpina). Egun hauetan, deskantsatzeaz aparte, espeleologiarekin zerikusia duten gauzatxo batzuk egin ditugu. Zoritzarrez ezin izango ditut aragzkiz apaindu, netbookak ez duelako resoluzio nahikorik Camera Raw-an argazkiak lantzeko, Etxera bueltako nahizenean jarriko ditut.

Aipatu behar dut bebai, Asolaze kampinean Espeleologia, “Barranquismo”,..etabar egiteko aukera dago. Gu ez dugu frogatu eta beraz ezin dizuegu esan ondo edo tzarto dagoeen. Kampina oso ondo dago eta wifia euro bat eguneko balio du jeje.

Egon garen 5 egunetan (astelehenetik 08-09, ostiralarte 08-13) kobazuloekin izan ditugun gertaerak:

Asteartean(10), Izaba eta Asolaze kanpina artean, eta ondo seinalizaturik, dagoen Iboneko kobazuloaren ahora sartu ginen. Bertan soka bat zegoen eskegita eta 12-14 metrora zegoen zulo batera sartzeko aukera ematen zuen, bertatik igo ez gero nozki, gu behean geratu behar izan genuen. Interneten krokisa topatzenm zaiatu nintzen baina topatu nuen bakarra Euskal Herri aldizkarian izan zen eta esaten zuenez 500 metrotako luzaera zeukan.

Asteazkenean (11), La Verna, gela erraldoia ikustera joan ginen Santa Engrazi herrira. Hori egiteko, asteartean Isabako turismo bulegoko ordenagailuan ordua hartu genuen, telefonoz bebai egin daiteke. Kobazuloaren ahoraino oinez igo daiteke, 3 hordutako ibilaldia egin ondoren, edo furgonetan igo zaitezke, gu hori aukeratu genuen goizean nahiko ibili genuelako. Orotara 14,5 euro, sarrera eta furgonetako bidaia. Gomendatzen dizuet windstopper eta jertse lodia eramatea, batez ere hasierako biderako, haizeak izugarri jotzen duelako, eta imaginatzen duzuenez, ez bero. Gela erraldoia da, ikusgarria, eta duten muntaia, argiena eta panpinena ondo dago. Aukera dago abentura bidaiak egiteko, buzoa, arnesa, etabarrekoak erabiliz.

Gaur, bufff, ea bukatzen dudan afaltzera joateko, Peña Forcara igo gara, eta goi-goian, azkenengo zatian, leize bat ikusi dugu. Sakonera ezin esan baina ikertu bazegoen, sarreran bi spit ikusi ditugulako.

Eta oraingoz hori izan da dena, argazkiak izango ditudanean jarriko ditut.

Salbadan kobazulo pilo daude, eta horietatik badaude gutxi batzuk xarma berezi bat dutenak. Horietako bat Aro Negroko leizea edo guk ezagutzen dugun bezala, harri bihurtutako gizakiaren leizea.

Txikitatik entzunda geneukan bertan pertsona bat harri bihurtuta zegoela kobazuloaren barrualdean. Arkak lehenengo soka eta arnesa izan zuenean, gurasoekin Tologorriko aterpera asteburu pasa joan ginen batean, barrura sartzea erabaki genuen.

Hondo paregabea

Soka, dinamikoa, leizearen sarrera estaltzen zuen harri batean lotu eta beherantz jaitsi ginen zortziarekin. Barrura sartu, eta bertan zegoen, gure laguna. Igotzeko bi kordino erabili genituen, zerikusirik ez gaurko jumar eta krolekin baina era berean eraginkor. Horren historia Javier Maeztuk kontatu zuen Amurrio eman zuen txarla batean, baina ez dut gogoratzen zein zen.

Harri bihurtuta

Oraingoan, Menerdigatik igo ginen material guztiarekin eta sarrera urbildu. Sarreran spiten bila hasi ginen eta bai topatu ere, tamaina eta mota guztietakoak. Benetan ikaragarria sarreraren itsura, jendea batzutan ez dauka neurririk ezta dagoena errespetatzen. Gu azkenean betiko bi spit erdoilduak erabili genituen eta bai ondo aguantatu ere. Aipatzekoa ere, oraingoan izan genuen publiko kopurua, bi guraso eta 5-6 ume egiten genuenari begira jeje.

Barnean, argazki sesio luzea egin genuen, Jabier Lesek aste horretan azaldutako kontrargi efektua ea lortzen genuen. Nahi nuen efektua ez genuen lortu, beharbada flashek gida zenbaki nahikorik ez dutelako edo beharbada aukeratutako lekua ez zelako egokiena…., dena delakoa ez nuen lortu argi-izpi urdina.

Saiakera anitz

Harri bihurtutako gizakiari derrigorrezko bizita eta argazkiak egin eta bazkaltzera. Hurrengorarte lurrazpiko lagun.


Pasaden egunean eta eskalatzeko materialaren ezean, zailtasunik ez zeukan koba hau ikertzera joan nintzen lagunekin. Arratzaldean habiatu ginen aroko portillora, kriston beroarekin. Portillora heldu eta itzalean arnasa hartu ondoren, Pagadian barneratu eta kobaren sarrera bilatzeari ekin genion.

Azkenik, kostata, aurikitu genuen. Lurrazpiko eta kanpoko temperatura diferentzia izugarria zen eta kobaren ahotik ateratzen zen ur lurrinezko aire korronte hotz bat eragiten zuen. Honek oso efektu polita egiten zuen eguzki errainuekin. Barnea “derrubio” irriztakorrez beterik zegoen, baina honetaz aparte ez zeukan beztelako zailtasunik.

Koba behin zeharkatuta ez geneukan berriro zeharkatzeko gogo handirik ezta frontalentzako pila nahikorik, beraz belar artean maldan bera jaitzi ginen portillorarte, eta handik kotxera.