Oporretan gaude Asolazen (Izaba ondoko kanpina). Egun hauetan, deskantsatzeaz aparte, espeleologiarekin zerikusia duten gauzatxo batzuk egin ditugu. Zoritzarrez ezin izango ditut aragzkiz apaindu, netbookak ez duelako resoluzio nahikorik Camera Raw-an argazkiak lantzeko, Etxera bueltako nahizenean jarriko ditut.
Aipatu behar dut bebai, Asolaze kampinean Espeleologia, «Barranquismo»,..etabar egiteko aukera dago. Gu ez dugu frogatu eta beraz ezin dizuegu esan ondo edo tzarto dagoeen. Kampina oso ondo dago eta wifia euro bat eguneko balio du jeje.
Egon garen 5 egunetan (astelehenetik 08-09, ostiralarte 08-13) kobazuloekin izan ditugun gertaerak:
Asteartean(10), Izaba eta Asolaze kanpina artean, eta ondo seinalizaturik, dagoen Iboneko kobazuloaren ahora sartu ginen. Bertan soka bat zegoen eskegita eta 12-14 metrora zegoen zulo batera sartzeko aukera ematen zuen, bertatik igo ez gero nozki, gu behean geratu behar izan genuen. Interneten krokisa topatzenm zaiatu nintzen baina topatu nuen bakarra Euskal Herri aldizkarian izan zen eta esaten zuenez 500 metrotako luzaera zeukan.
Asteazkenean (11), La Verna, gela erraldoia ikustera joan ginen Santa Engrazi herrira. Hori egiteko, asteartean Isabako turismo bulegoko ordenagailuan ordua hartu genuen, telefonoz bebai egin daiteke. Kobazuloaren ahoraino oinez igo daiteke, 3 hordutako ibilaldia egin ondoren, edo furgonetan igo zaitezke, gu hori aukeratu genuen goizean nahiko ibili genuelako. Orotara 14,5 euro, sarrera eta furgonetako bidaia. Gomendatzen dizuet windstopper eta jertse lodia eramatea, batez ere hasierako biderako, haizeak izugarri jotzen duelako, eta imaginatzen duzuenez, ez bero. Gela erraldoia da, ikusgarria, eta duten muntaia, argiena eta panpinena ondo dago. Aukera dago abentura bidaiak egiteko, buzoa, arnesa, etabarrekoak erabiliz.
Gaur, bufff, ea bukatzen dudan afaltzera joateko, Peña Forcara igo gara, eta goi-goian, azkenengo zatian, leize bat ikusi dugu. Sakonera ezin esan baina ikertu bazegoen, sarreran bi spit ikusi ditugulako.
Eta oraingoz hori izan da dena, argazkiak izango ditudanean jarriko ditut.
Baina, baina….
Oporretan eta lanean! Hori ez da sano, ez !!
Ondo pasa!