Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for marzo 2010

La noche de..

Atzo gabian «La caverna maldita» ikusten egon nintzen. Bertan gauza interesgarri batzuk ikus daitezken, kontutan izanda fikzio peli bat dela. Esate baterako, «Titan» gela erraldoira heldu zirenean, tipo batek Marenek esaten zuen argi puxika askatzen du gela argitzeko, hori ez letorkidake batere tzarto argazkiak ateratzeko jeje.
Espeleo-murgilketak, eskaladak eta beste sorpresatxo batzuk ikus daitezke ere. Entretenigarria baina ez dut uste Oskarra emango diotenik jeje. Hemen duzue pelia ikusteko haukera:

La caverna maldita

Read Full Post »

Gauzatxo pare bat

Egunero sartzen naiz Caborian web horrialdean argazkigintzaren inguruan ematen diren berriak ikusteko, benetan web gune oso interesgarria Xatakafoto-rekin batera. Beste egunean Gus Busselok Verna kobazuloan egindako argazki baten iragarkia etortzen zen (Argazkia). Argazkia benetan bikaina, argia oso ondo hartua eta colorea ere. Pertsonaren kokapena eta komposizio bikaina. Gehien harritu ninduena zen erabili zuen teknika, 3 argazki argitasun ezberdinekin atera eta gero, suposatzen dut, HDR batean elkartu. Ez zitzaidan inoiz burutik pasa teknika hori erabiltzea baina Gus-i ezker hurrengo baten erabiliko dut.

Beste gauzatxo bat, aurrekoarekin zer ikusirik ez duena. Larunbat arratsaldean txirrindula hartu eta Santa Cruz (Burubio) mendira abiatu nintzen. Goiko zelaitara heldu nintzenean, eskubian dagoen zelai zabal baten erdian alanbrezko borobil bat zegoela ikusi nuen. Burutik pasa zitzaizkidan bi aukerak hauek izan zire: Edo kobazulo bat zegoen eta hezia animalian behera ez erortzeko jarria zegoen edo zuhaitz bat landaturik zegoen eta hezia animaliek zuhaitza ez jateko jarria zegoen. Urbiltzea besterik ez neukan nere zalantzak argitzeko. Hezia gurutzatu, urbildu eta BINGO!! badaukagu beste zulotxo (bueno, edo ez ain zulotxo zeren nahiko sakona izatearen itzura bai zeukan) bat ikertzeko. Ea, orain arratsaldeak luzeagoak izanda urbildu gaitezkeen eta momentu baten ikertu.

Santa Cruz (Burubio)

Read Full Post »

LENDOINO-KO ZULOA

Goizean, Ganekogortara paseotxo bat ematera joan ginen. Bertan, Josebari komentatu nion egun batzuk lehenago, zulo bat ikusi nuela Tologorrira joateko aparkalekutik gertu, eta erabaki genuen bazkaldu ostean, siesta alde batera utzita, urbilduko ginela.

Arratsaldean abiatu ginen, autoa parkinean laga, traste guztiak bizkarreratu, eta bi kilometro inguruko ibilbideari ekin genion. Zuloaren sarrera alanbres zegoen itxita, eta jeitsieraren erdikaldean nahikotxo estutzen zela zirudien, hosto lehorrez lepo baitzegoen. Goiko instalazio sinplea egitea erabaki genuen, jeitsiera, nahiz eta estua izan ez zuen ematen oso zaila zenik.

Aldaparen erdialdean, formazio batzuekin topo egin genuen, gutxi ziren baina argazki bat merezi zuten, gero aho estu batetik igaro eta kobazuloa dezente zabaltzen zen. maldan behera jarraitu eta zuloaren bukaera heldu zen. behekaldean soinu arraroak entzun, eta gutxira bi saguzar agertu ziren. Zulotik atera, argazki txarren bat bota, Josebari bideatxo bat grabatu eta autora.

GPS koordenadak:495474, 4762043,   626m

Read Full Post »

Kaskoaren inportantzia

Ostiraleko harrikada eta gero hola geratu zen kaskoa. Eskerrak neramala bestela burua erdibituko zidan, leize sakonetan edozein harrik altuera handitik erorita burua eman ahal digu eta orduan akabo. Beraz, kaskoa kobazulotan sartzean ezinbestekoa.

Read Full Post »

«Ya esta, voy a morir»

Hori izan ze nire lehengusu Endikak pentsatu zuena Zabalondoko kobazuloko 56 metroetatik 40an soka mozten ari zitzaiola ikusi zuenean.

Askotan ez dakit zelan hainbeste gauza tzarto egin eta gero onik atera gaitezkeen. Pasaden ostiraleko zekulako belandorroa izan zen guretzat.

Ostiralean, denboraz larri genbiltzanez, gauza «lasai» bat egitea erabaki genuen, Zabalondoko leizeari begiradatxo bat ematea.

«Zulotxo» bat zenez, soka bakarra eraman eta beste biak kotxean utzi genituen, urbil zegoelakoan eta behar izanez gero erraz urbildu ahal ginelako.

Soka prestatu eta Endika abiatu lehenengoz. Erdi aldera heldu zenean, lehengo sorpresa: – Eiiii, ez dakit soka beheraino helduko den!!!. Ondo, soka sakutik atera eta bota lasai beherantza bukaerako korapiloa duela eta ez duzu ihes egin: -Eiiii, ez da heltzen eta gainera NON DAGO KORAPILO MADARIKATU HORI???

Eskerrak zutik egoteko lekua zeukala, badaezpadako soka zatia kendu eta zuhaitz batean soilik lotuta utzi genuen, bitan beharrean….hori egiteko nozki, momentu baten seguru barik egon zen…..

Bueno, hori eginda jada soka beheraino heltzen zen eta Endika jeitsi eta gero Josebak egin zuen saiakera erdiraino baina «gehiegi beranduko» (ezin espero gero gertatu behar zitzaiguna) zitzaigulakoan gorantza igo eta ni jeitsi nintzen. Bapatean, Stop-a kentzen ari nintzela zekulako harritzarra buruan eman zida, eskerrak kaskoa neramala, bestela….burua erdibituta.

Itxuraz gela handi batek besterik ez du osatzen Zabalondoko leizea baina eskuinean zulo txiki bat zegoen beherantza zihoana baina ez zeukan oso itxura ona, eta gu beste gauza garrantzitsuagoan pentsatzen geunden: Hortik nola aterako ginen.

Bitartean, Joseba kotxera joanda zen beste soken bila, korapilo eta poleen praktika egiteko, eskerrak jeje. Behean ez zen goitik esaten zena ia entzuten ur pilo erortzen zelako behean zeuden hostoetan eta zekulako zarata sortzen zutelako.

Beno, argazki batzuk atera eta Endika prestatu zen eta gorantza abiatu zen. 40 metro edo igota zituenean oihuka hasi zen eta behetik ulertu nion soka apurtuta zegoela, geroxeago nik nire begiz ikusiko nuen lez. Josebak beste soka bota zion eta arnesan lotu zuen, ez nekiena zen Jumarra konturatu barik pasa zuela soka apurtuaren goiko aldera eta gero krola atera zitzaiola soka apurtuta zegoen tokian eta gero lotu zela…..eskerrak jumarra ere atera ez zela. -bueno, azkenean lortu zuen ateratzea istripurik izan barik.

Nere txanda zen, baina soka kalteturik zegoenez beste soka beheraino bidali zidaten kalteturik zegoen soka apurtuko balitz. Bidali zidaten soka zegoena baino motzagoa zenez, beste soka meheago bat elkartu behar izan zioten beheraino heltzeko. Bi soken elkarketa arazo galanta dauka, korapiloak ez dira poleetatik pasatzen, orduan, momentu baten ni ere egon nintzen kaltetutako sokatik eskegita ziurtasunik barik, baina esaten duten moduan, ikusten ez duten begiak…

Nik datu guzti horiek ez nekizkien eta gainera ez nekien zenbaterakoa zen sokaren apurketa, eta nahikotxo urduri jartzen ninduen ez entzutea ondo goitik esaten zutena. Ziurtasun soka lotu nuen eta beste sokan bi motxilak azpiko  aldean lotu nituen krola ondo ibiltzeko sokan zehar eta gorantza okerraren esperoan. Eta bai aurkitu ere, apurturik zegoen zatira heldu nintzen eta behetik irudi zitzaidan hari on bakarra geratzen zela, urduritasuna, baina oraindik sustorik handiena falta zitzaidan hori behintzat espero nuelako. Apurturik zegoen zatia, sokaren babesa eta ez barruko hariak, 50 zentimetrokoa izango zen eta beste sokaren babesean nengoenez saiatu nintzen beheko aldetik gorakora jumarra pasatzen. Hori egiteko jumarra beheko aldeko apurturik zegoen zatira, hariak ukitu barik,  gehien urbiltzea pentsatu nuen hola goiko aldera distantzia motzagoa izateko, error!!, sokaren babesa  metro eta erdi beherago aldegin zuelako ni eta jumarrakin batera. Orain ezinezkoa zen besoa luzatuta jumarra goian jartzea. Endika eta Josebari esan nien igo behar nindutela apurtxo bet, poleak eta giltzurrunak erabilitita jeje, jumarra goikaldean jartzeko distantziara urbildu ninduten eta hortik aurrera dena lasaiago joan zen.

Motxilak igo eta soka nola geratu zen argazki batean irudikatu genuen. Argazkian ikus daiteke nola Josebak behin kanpoko ziurtasunean nola kontatzen dion Mareni (lanean zegoela) gertatutakoa.

Gaueko hamaikak ziren eta gose ginen, Venta-n afaltzea erabaki genuen baina patuak oraindik beste sorpresa bat zeukan guretzako. kotxean geundela eta gertatukoa komentatzen geundela, Santiago mendiko irteerara heldu ginen eta….atea itxita zegoen!!! Barrezka hasi ginen. Kotxetik jaitsi eta giltzarrapoa irekita zegoen, buuuf!! Irten eta Venta itxirik topatu genuenez Amurrion ireki duten Kebab berrira joan ginen afaltzen. Sabela bete eta lotara gauza asko hobetu-landu behar ditugula pentsamenduarekin.

Read Full Post »

Beste zulotxo bat

Igande goizean kobazulo handi batera joatekoak ginen baina larunbatean hurakana izan genuen Amurrion. Marenek lan nahikotxo izan zuen eta beranduarte, Josebak amaren lehioko kristalak, beno geratzen zirenak, kendu behar izan zituen eta nik aitarekin zorora joan behar izan nintzen ea haizeteak berotegia eta txabolatxoa eraman zituen.

  Goizean ezin izan genuenez ezertxo ere egin, arratsaldean joatea arabaki genuen. Denboraz larri genbiltzanez, oraindik nahiko goiz iluntzen duelako, zulo txiki batera joatea erabaki genuen.Duela gitxi Aginiga alean aragzkian ikusten zulo hori ikusita genuekan eta hara joan ginen. Zuloa zabortegi giza erabiltzen dela ikusi genuen, abereak botatzeko eta BI SOFA OSO topatu genituen, nork eraman zituen haraino? ez zen errazago izango Belandian dagoen

garbidunera eramatea? edo Larraben dagoenera? Askotan ez dakit zer daukan jendeak buruan hau egiteko……eske ez dago ezta errepidetik urbil…..bueno, no coment, beharbada gaztetxo batzuk lokala bertan egin nahiko zuten jeje.

Leku ona da frakzionamenduak praktikatzeko erdibidean zuhaitz bat dagoelako urrengoan beharbada. Pika hartu eta etxera bueltatu ginen.

Read Full Post »