Hainbeste euri, elur, behe-laino, odei, hotz…pasa eta gero, larunbatean berriro bueltatu ginen Salbadako barrenetara.
Zortzirak eta laurdenetan geratu ginen Salbadara abiatzeko. Bi aukera genituen Aro aldera edo Urieta aldera joatea. Azkenean, lehenengo aukera autatu genuen eta Zubiaren kobazulora joan ginen laurok…laurok?? Ez, laurok ez, azkenengo orduan baten bat ohean geratzea erabaki zuen. Gutxi lo egin zuelako eta gero gabian (inauteri egunean) nekaturik egongo zelako, rajauuuu!!
Aro aldera heldu ginean, Marenek, aurreko egunetan ikusitako zulo batzuk erakutzi zizkigun. Itzura ona zuten eta zeguruenik bisitatu beharko ditugu.
Behin zuloan, sokak prestatu eta rappel azkar bat egin genuen, gero erabaki genuen beste sima dagoen alderara joatea. Kobaluzoa izugarri altua da, nik esango nuke 30 metro inguruko altuera duela eta erraza egiteko. Nahikotxo lokatz zegoen eta leku batzutan, ur mugimenduan zegoela zirudien.
Kobazulo honek, joan ginen aldetik behintzat, ez dauka formazio ikusgarririk, daukan erakargarriena altuera da, 30 metro ingurukoa.
Kobazuloa azkar asko egin genuen, ez genuelako berandu bueltatu nahi, batzuk lokuluzkatxo bat egin nahi zutelako inauteritan ateratzeko (Sarapobak) eta beste batzuk TAU-ren kopako partidua ikusi nahi genuelako.
Ibilbidean ez genuen beste simaren zuloa ikusi, itzuraz beste nibel batean dagoelako. Urrengoan beste zulotik jeitsi beharko gara beste leize honen nondik-norakoak ikusteko.
Bukaeran, igoeran, Endikak arazo batzuk izan zituen Croll-arekin, beharbada arnesera zihoan mosketoia ez zegoelako ondo jarrita. Orduan, konturatu ginen teknika gehiago praktikatu beharko genukeela horrelako kasuetan arazorik ez izateko. Urrengo baten, gure teknika urriaren datuak azaltzen zaiatuko nahiz blogean. Bueno, ea orain urrengoa noiz egin ahal dugun.
Deja un comentario