Larunbatean, 2008ko urriaren 11ean, Latzen taldearen azkenengo kontzertua ikustera joan ginen Durangora. Goizeko 4:30tan bueltatu ginen etxera eta erabakita genuen igandean goizeko 10:30tan Mairulegorreta kobazulora bisita egitea.
Aspaldi, bertan egon ginen eta bagenekien lakutxo bat zeukala. Badaezpada guk txalupatxoa eraman genuen. Gero ez genuen behar izan baina badaezpada.
Erraz sartu ginen lehenengo tokiraino eta lakutxoa ur gutzi zeukanez oinez pasa ahal izan genuen baina bidaia ez zen gehiago luzatu bertan bukatzen baizen adar hori.
Argazki sesioa egin genuen eta jada joatear geudenan Josebitak erabvaki zuen lakuan zegoen zirrikitu batetik sartu nahi zuela. Azkenengo argazkiak ateratzen ari nintzela, klik, klik, klk, entzuten zen urrunean, Joseba zen arnesa eta material guztia prestatzen.
Dana prestatu eta gero paretan zegoen soka bati lotu eta zirrikituan barrena sartu zen. Aurrera jarraitu zuen minutu batzutan jakiteko betan bukatzen zen edo ez.Aurrera jarraitzen zuenez, maren eta biok erabaki genuen gora igotzea. Bertan topatu genuena ikusgarria izan zen oso, formazio pilo eta galeria |
luzea….luzea kriston zuloa topatu genuen arte. 30 metroko sakonera edo izango zuen zuloakin topatu ginen eta materialik ez genuen. 6-7 txapa zulo daude itzura onekoak.
Beste bat urrengo baterako……
Deja un comentario