ZUBIAREN SIMAKO OIHANAREN BARRENEAN


Hainbeste euri, elur, behe-laino, odei, hotz…pasa eta gero, larunbatean berriro bueltatu ginen Salbadako barrenetara.
Zortzirak eta laurdenetan geratu ginen Salbadara abiatzeko. Bi aukera genituen Aro aldera edo Urieta aldera joatea. Azkenean, lehenengo aukera autatu genuen eta Zubiaren kobazulora joan ginen laurok…laurok?? Ez, laurok ez, azkenengo orduan baten bat ohean geratzea erabaki zuen. Gutxi lo egin zuelako eta gero gabian (inauteri egunean) nekaturik egongo zelako, rajauuuu!!
Aro aldera heldu ginean, Marenek, aurreko egunetan ikusitako zulo batzuk erakutzi zizkigun. Itzura ona zuten eta zeguruenik bisitatu beharko ditugu.
Behin zuloan, sokak prestatu eta rappel azkar bat egin genuen, gero erabaki genuen beste sima dagoen alderara joatea. Kobaluzoa izugarri altua da, nik esango nuke 30 metro inguruko altuera duela eta erraza egiteko. Nahikotxo lokatz zegoen eta leku batzutan, ur mugimenduan zegoela zirudien.
Kobazulo honek, joan ginen aldetik behintzat, ez dauka formazio ikusgarririk, daukan erakargarriena altuera da, 30 metro ingurukoa.

Kobazuloa azkar asko egin genuen, ez genuelako berandu bueltatu nahi, batzuk lokuluzkatxo bat egin nahi zutelako inauteritan ateratzeko (Sarapobak) eta beste batzuk TAU-ren kopako partidua ikusi nahi genuelako.
Ibilbidean ez genuen beste simaren zuloa ikusi, itzuraz beste nibel batean dagoelako. Urrengoan beste zulotik jeitsi beharko gara beste leize honen nondik-norakoak ikusteko.
Bukaeran, igoeran, Endikak arazo batzuk izan zituen Croll-arekin, beharbada arnesera zihoan mosketoia ez zegoelako ondo jarrita. Orduan, konturatu ginen teknika gehiago praktikatu beharko genukeela horrelako kasuetan arazorik ez izateko. Urrengo baten, gure teknika urriaren datuak azaltzen zaiatuko nahiz blogean. Bueno, ea orain urrengoa noiz egin ahal dugun.
Escrito en Berriak | Deja un Comentario »
Pasaden larunbatan Tologorrira habiatu ginen naiz eta zeru grisa euri mehatsuka zenbilen. Behin Tolora helduta
beherako bidea artu genuen. Iturrigorriko iturritik urbil gindoazela Garik utxitako totxoan ikusitako zulo batez gogoratu eta bilatzeari ekin nion. Iturritik eta la barrerilla tartean zegoen, pago baten ondoan, erraza topatzeko. Zarrera ez da oso haundia, ezta leizea ere, totxoan jartzen duenez, baina beno, kolada eta formazio batzuk daudela dio. Web orriko “lehorte” onetan ezer baino gehio da jeje.
Escrito en 1 | 1 comentario
Kaixo danori, aspaldiko partez.
Gaur animoso nagoenez, alferkeria alde batera utzita, blog-ean idazteko indarra batu eta eguraldiak tregoa txiki bat emandako egun batean, elurretan goxatutako ibilaldiari buruzko gertakizunak kontatzen saiatuko naiz. Espero dut oso aspergarri ez izatea historioa, baina kobazulotan sartzeko aukerarik izan ez dugunez, eta blog-ean aspaldi ez dudanez ezer idatzi, ahaleginduko naiz.
Egun euritsu batzuen ostean(ia bi hilabete gelditu barik), elurra mara-mara bota zuen, Amurrio ondo zuritu zuen bai, imaginatu orduan zer nolako elur-geruza izan behar zuten inguruko mendiek.
Goizean-goiz jeiki, lehiotik begiratu, eta zerua goibel eta grisa egon arren, ez zuen euririk botatzen. Azken honek eta azkenaldiko eguraldia kontuan izanik, nahikotzat hartu nuen Neska-rekin(nire txakurra, dudarik egon ez dadin) paseo bat ematera joateko, biok horren beharrean baigeunden.
Neska kotxera sartu, eta Salbada-rantz abiatu ginen. Bidetik, Maroino-ko urtegitik gindoazela aginigara joatea erabaki genuen, igoera-saiakera handik egiteko. Kotxea ezin izan genuen azken aparkalekura eraman, mendi-bidea elur gogortutaz eta izotzez estalita baitzegoen. Mendiko botak eta zangozorroak jantzi eta pagadian barrena ekin genion igoerari.
Elur geruza potoloa zegoen pagadiaren barruan, gainera inor ez zen handik pasa azkenaldian. Honek zaildu egin zuen igoera, bidea nondik zihoan igertzea ez baitzen batere erraza. Behin baino gehiagotan bidez erratu arren, gorantz jarraitu genuen zuhaitzetatik zelaira atera arte. Aldapa gora saiatu ginen , baina aurrera egitea gero eta zailagoa egiten zen, hemen hankak belaunetararte hondoratzen baitzitzaizkidan elurretan, zer esanik ez Neska-ri, ezin zuela aurrera egin sabelerarte sartzen baitzen. Han bertan atseden hartu, eta haitzetara begiratuta, zulo desberdinak ikusi genituen. Aurrera behatuta, Menerdiga-ko atakaren leizeko(120) bi zuloak ikusten ziren urruntazunean. Ezkerrera so eginez beste bi zulo oso erakargarri agertzen ziren harkaitzetan(egunen batean hurbildu beharko gara sarrerararte ikertzera). Argazki batzuk bota(nahiko txarrak), eta maldan behera abiatu ginen bueltan. 

Kotxera heldu, arropaz aldatu eta etxera, bazkalordua gainean baigenuen eta. Izoria zeharkatzerakoan, zelaiak hegaberaz betetak zeuden, azken argazkia eta jatera.
Escrito en 1 | Deja un Comentario »
Bi hilabete euripean pasa ondoren, igandean egun ederra izan genuen aspaldiko partez.
Goizean goiz jeiki (6:30tan) eta Ungino genuen helburu Neska, Maren eta hirurok. Egun hotza baina ez espero genuen modukoa.
8retan edo, heldu ginen Ungino inguruetara eta bertan paisaim ederraz gozatu genuen. Bailaran behe lainoa eta sartaldean Gorbeia mendia agerian.
Ungino aldetik Somo iparraldeko kobazuloak bilatu eta Tologorrira paseotxoa ematen joatea erabaki genuen. Bidean topatzen genituen leizeak ikertu eta pena merezi ba zuten GPS-an markatzen genituen, urrengo baterako.
Tologorri aldean zulo pare bat nahiko interesgarri topatu genituen eta hortik Somora abiatu ginen baina goikoaldetik. Menerdigako txaulen goikaldetik, Menerdigako Grajen leizea topatu eta markatu genuen. Aurrexerago beste leize batzuk ere ikusi genituen eta gero beherantza, pintxo bat eta siesta.
Escrito en Berriak | Deja un Comentario »
Hemen kriston hotza jasaten ari zienten bitartean, pasa den astean baten batzuk Lanzaroteko beroaz (kakotzen artean) gozatu genuen.
Bertan, hondartzetara, sumenditara eta amildegietara joan ginen argazkiak egitera, eta nola ez, kobazueloetara ere, Lanzaroten famatua den “Los Verdes” kobazulora hain zuzen ere.

Los Verdes Lanzaroteko familia bat izan zen, eta ez guk uste genuen moduan, kobazuloaren colorea. Familia horrek, kobazuloa aterpe gixa erabiltzen zuen abereekin zebilean, amaiketakoa egiteko.
Kobazuloa izate sumendikoa da eta bertan sorteen diren egiturak estalakfita izena daukate. Kobazuloaren bukaerak misterio bat iskutatzen du…….bisita egin eta esagutuko duzue.
Escrito en Berriak | 1 comentario
73. La Controban Leizea
Eskutxiko amildegietatik behera rapelatzen probatzea ez legoke gaizki ezta?? Dirudienez barnean formazioz bete beteriko sala eder eta haundi bat dago, stalaktita stalagmita eta koladak ugariak dira. Honetaz aparte, bere kokapen eta urbilketa( 55-60 mko rapela ) oso ikusgarria egin zezakeen. Aukera paregabea Garik argazki ikusgarriak atera ditzan!jeje
Momentuz gehiegi dirudi… baina beno, 2001 Perildeko Odisea ostean dena posible.
Eskutxiko amildegietan irekia, salmanton herrixkara begiratzen du. Zaila topatzeko, nahiz eta sarrera haundi bat eduki(3×13m). Eskutxiko tontorretik 100 mhego ekialdera kokatzen da gutxi gora behera, jaisteko puntua.
Croquisa eta informazio gehiago pribatu orrian.
Escrito en 1 | 11 Comentarios »
Ez nekien izenburu hori jarri edo “2001, Perildeko odisea” erabili, azkenean hori jarri dut oso ondo pasa genuelako Perildeko lakutxoetan gure 158 txalupakin. Antzarrik ez genuen topatu, ezta flashik ere, kobazuloan behintzat ez jejeje.
![]() |
2008ko azaroaren 15-16ko asteburua nahiko estresantea izan niretzako, “Perilde sobredosia” izan nuelako jeje.Larunbatean, (2008/11/15) 8retan Perilde kobazulora abiatu ginen gogo handirik gabe Endi, Maren eta hirurok. Eguraldia kazkarra zen eta ohean gozo geuden alere Salbako lainora zuzendu ginen. Perildetik (Llorengoz eta Mijala artean) Goba Handira (Tertanga) 4,5 kilometroko ibilaldia dago lurrazpitik. Hori jakinda eta kontutan izanda genuen eguraldia, txalupa eramatea okurritu zitzaidan uste nuelako askorik ezingo ginela |
barneratu eta beharbada putzuren batean argazkiren bat atera ahal izango nuela. gero ikusi ahal izan genuenez erabaki baikaina izan zen.Perildera sartu eta berehala ura topatu genuen baina 100 bat metro sartu ahal izan ginen bainua sahieztuz.Lehenengo, putzura heldu eta 158a ateratzeko ordua heldu zen. Hiruron artean txalupa puztu, soka lotu eta txanpaina erabili gabe uretara sartu genuen eta hor hasi zen gure antzar egun partikularra jeje. 3-4 putzu pasa eta gero 4-5 metrotako urjauzi batera heldu ginen. Sokak jarrita zeuden baina erabaki genuen jada nahikoa zela eta urrengo baten bueltatuko ginela hobe prestaturik.Ez nekiena nik hain laister bueltatuko nintzela. Izan ere, Ventan salda bero bat eta pintxo bat jan ondoren eta etxera bueltu eta materiala jasotzen negoela konturatu nintzen 2 flash falta zitzaizkidala konturatu nintzen. Bueno, ez zen ezer gertatzen, nire lehengusuaren (Endi) motxilan sartu nituenak izango ziren. Lehengusuaren etxera joan eta flashak zituen galdetu nion berak bakarra zuela esan zidan (lo matoooo). Orduan Mareni deitu nion eta bestea ez zuela esan zidan, putadon!!!.
Azkar bazkaldu eta kobazulora bueltatu nintzen flash bila. Ez nahiz sartu zehazkizun askotan, zeren liburu oso bat idazteko izango bainuen. Asunto da ez nuela topatu arratsaldean eta urrengo egunean, Maren, Joseba eta ni bueltatu ginela barruraino eta ez genuela topatu. Behintzat Joseba gozada handia hartu zuen txalupakin jeje.
Bueno, ba igande arratsaldean lokuluzkatxo bat botatzen ari nintzela, hara non agertzen den nire lehengusua flahakin (lo matooooooo). Motxilako kanpoko boltzikoko behekaldean zuen (lo matooooo). Bueno, behintzat flash berriro daukat nirekin eta oso ondo pasa genuen kobazuloan. Beste frente bat irekita.
Escrito en Berriak | 3 Comentarios »
Ostiralean (2008/11/07), Mendiko Lagunak antolatutako espeleologia txarla entzun eta gero nahikotxo beruturik atera ginen eta igandean kobazuloren egitea erabaki genuen. Zorionez, Sara eta Gentzane ere nahiko animaturik atera ziren txarlatik eta etorriko zirela esan zuten.
Igandean (2008/11/09), 8retan jeiki eta oraindik ez geneukan oso zihur nora joan eta nola. Nik badaezpada Urietako leizearen krokisa hartu nuen besterik ezean. Azkenean Marenek patrola lortu zuen eta Salbadara igo ginen. Lehenengoz Urietara abiatu ginen leizearen bila. Topatu genuen, sarrera zabalekoa eta 10-13 metrotako sakonerakin. Alere, erabaki genuen Ponatara joatea SI-44an saiakera egiteko.
| Ponatara heldu eta berehala topatu genuen atea, baganekielako non zegoen. Lehenengo begiradan arritu gintuen atea hain garbi egoteak (lehengoz topatu genuenean adarrez eta hostoz estalirik zegoen, eskerrak Marenek makilakin metalean eman ziola eta soinua entzun zuela), gero, barruan ikusiko genuen zergaitik zegoen hain garbi eta leizetik ateratzean jakingo ganuen nor izan zen horren errudun.Metalezko ate pisutsua ireki eta sokak prestatu genituen. Gehienok grilloa erabili genuen asieran nahiko estutsua delako eta badaezpada seguruago egoteko. Erraz jeisten dira sarrerako 10-13 metroak. | ![]() |
Behin, behean eta urrengo P6-P7ra urbildu ginean ikusi genuen zergaitik atera garbirik zegoen. Norbait ibilia zen kobazuloan gu egon ginen azkenengo alditik bigarren putzua ekipaturik zegoelako, eta oso ondo gainera, soka eta txapa berrikin.
Aurrera jarraitu genuen pasabide estu batetik. Pasabide honek bere grazia zeukan (Galdetuiozue bestela Josebari). Lekua oso estua zen, bizkarra ia ia ez zen sartzen eta ezkerrez edo eskubiz joango zinen erabaki behar zenuen hasieratik gero oso zail zegoelako buelta emateko. Gainera, oinak jartzeko lekuak nahiko irristakor zeuden eta irristatuz gero trabaturik geratu ahal zinen beheko alde estuagoan. Behekaldetik, zati batzuetan ikus zateken ur korrente txiki bat.
Aurrera jarraitu genuen 50-100 metro (ezin dut ondo zehaztu distantziakin arazoak ditut eta hor behean eta geuden egoeran gehio) eta beste P5-P6 batera heldu ginen. Hau ere ondo ekipaturik. Baina nahiko berandu zenez, Marenek berigadatxo azkar bat eman eta bueltako bidea egin genuen.
Jose eta Maren atera ziren lehengoz eta polea bat prestatu zuten Sara eta Gentzane arazoren bat izaten bazuten igo ahal izateko (berain lehengo aldi zelako). Jose goian poleana prestatzen zegoela tipo bat etorri zen eta berakin hasi zen berbaiten. Korapiloak nola egin behar zituen eta hainbat gauza zuzendu zizkion (nahiz eta Joseri askorik ez gustatu jeje). Maren igo zen eta tipoarekin berbaiten esan zien Bilboko espeolo bat zela eta berak prestatu zuela kobazuloa, horra hor misterio guzti honen erruduna. Berak ere Unginoko ferrata prestatu zuela esan zien. Sara eta Gentzane igotzen lagundu eta etorri zen moduan joan zen, pena telefonoren bat edo emaila ez eskatzea.
Bueno, ni atera, 40 zentimoko pantxori bana jan eta beherantza joan ginen Gentzanek opariana egiteko berandu zihoalako. Kobertura izan genuenean Josebaren aitaren dei galduak jazo genituen eta familiari beherantza gindoazela abisatu genien, arratsaldeko 6ak baitziren.
Beno beste bat urrengo baterako, gainera tipoak SI-44, SR-7 ibilbidea egiteko gomendatu zigun eta gogo gehiagorekin utzi gintuen. Hori bai, nibel apurtxu bet gehiago genuenean egiteko esan zigun ere.
Gure lagun espeleologoaren azalpenak (Diego Dulanto)
Escrito en Berriak | 4 Comentarios »
Ze berdintasun dago eskalada egiten ari den gizon baten eta emakume zahar batengandik kriston “mamadaz” gozatzen ari den gizon baten artean? – Biak pentsatzen ari direla: EZ BEGIRATU BEHERA!! EZ BEGIRATU BEHERA!!!
Ba hori fijo pentsatu zutelako txinako leize honetara sartu zirenak.

Leize hau munduko sakonetakoa da bere 1.026 metrokin. Txinako Tian Xing herrialdean dao eta bertara espeleologo talde interenazional bat abiatu zen. Bertan, 2 hilabetez egon ziren kobazuloa ikertzen 4-5 eguneko txandetan.

Nahiz eta 1.026 metrotako sakonera izan, leizea txiki geratzen da munduko beste leize hauekin konparatzen badugu: munduko sakonena den Krubera leizea Georgian, zeinek 2.080 metrotako sakonera baidauka, Lamprechtsofen Austrian (1.631 metro) eta Gouffre Mirolda Frantzian (1.626 metro) dira beste adibide batzuk.
Argazkiak: Robert Shone
Informazio gehio (Ingeleraz)
Munduko kobazulorik sakonenak (Ingeleraz)
Escrito en 1 | Deja un Comentario »