Kobazuloak oso ekosistema hauskorra dira. Milaka urte sortzeko behar izan dituzten formazioak momentu bat apurtu ditzazkegu eta ondoren etorriko diren bisitariei (lagunak, semeak..) kobazuloak gordetzen dituzten altzor ikusgarriez gabetuko ditugu. Ez dezagun hori egin. Hemen jarriko ditugu gure ustez kobazulo baten barruan eduki behar diren jokabideak eta eduki behar ez direnak, hori bai, azkenengo erabakia zuen esku dago.
- FORMAZIOEN SUNTZIKETA
![]() |
EZ: Nahiz eta estalaktitak eskura izan eta ederrak izan ez dira apurtu behar. Milaka urte behar izan dituzte sortzeko eta kobazuloan bezala ez dira inon ikusiko.BAI: Zaindu ditzagun barruko formazio guztiak eta horrela urrengo baten lagun batekin edo seme batekin goazenean beraiek ere gozatuko dute ikuskizunaz. Hauei ere komenta diezaiekegu kobazulo barruan izan behar dituzten jokabideak. |
- KARBURO HONDAKINAK

EZ: Karburoa bukatzen zaizunean ez duzu inoiz ere kobazuloan bota behar. Kontu izan izan kobazulo barruan hezetasun asko dagoela eta lurzorura filtratzen dela. Eta itsusi geratzen dela, jode. Kobazuloan dagoen moduan usten zaiatu behar gara beti.
BAI: Karburoa bukatzen zaigunean, tzakurra kaka egitera ateratzen dugun moduan, boltzatxo txiki batean sartzen dugu eta motxilara, eta behin kanpoan zaborrera botatzen dugu.
- PINTAKETAK

EZ: Zer esan kobazulo batzutan, batez ere sarbide erraza dutenak, ikus ditzazkegun pintaketetaz….mesedez ez margotu kobazuloa. Beharbada oso posik egongo zara kobazulo leku horretaraino heldu zarelako, baina benetan, guri berdin digu eta zure izena kobazuloan ikusten dugunean margotuta….bueno, imagina dezakezu, mesedez, zuk badakizu noraino heldu zaren, urrengo baten lagun batekin sartu eta erakutsiozu, baina ez margotu kobazuloa.
BAI: Izenak, datak eta abarrekoak margotzen dutenei, esan dudana, zuk badakizu kobazulo horretan noraino heldu zaren, ez da polita zure izena bertan ikustea, aldiz kobazuloa ikustea bai. Beste norbait noraino heldu zaren ikusi nahi badu lagunduiozu barruraino eta erakutziozu zer jokabide izan behar dituen kobazuloa polit mantentzeko.
Espeleologoei zera esan, bidea nondik dihoan markatzeko beste modu ez ain erasokorrak egongo dira esate baterako lurrean sartutako banderatxo txikiak, horrela edozein momentutan kendu daitezke eta kobazuloa zegoen moduan utzi.



