Hiru asteburu zehar Takomano Talde Espeleologikoarekin egon gara. Hementxe lehenengo atala. Taldea aurten osatu da, gehien bat Laudio eta Mijala herriko taldekideekin.Taldea berria bada ere, kideak azpalditik dabiltza saltxa hauetan, hain zuzen ere iaz beraiekin egonak ginen . Haiengandik asko ikasi dugu, eta oraindik asko daukagu ikasteke.
Ikasleen artean denetarik ginen, batzuentzat espeleologiarekin ia lehen topaketa zen, beste ikasle batztuk jada nahiko eskarmentua zeukaten. Bakoitza etxe ezberdin batekoa. Benetan multzo bitzia osatu genuen.
Ikastaroa oso zabala izan da teoria eta praktika nahastuz, praktirara zuzenduagoa egon bada ere.
Lehengo asteburuan, larunbat goizean, korapiloak nola egin, eta material ezberdina erakutsi ziguten. Materiala nola erabili eta mantendu bebai ikasi genuen. Esan behardugu Dinema sokaz maiteminduak daudela Takomanokoak
!!!
Arratzaldean Berberana ondoan soka trebaketari ekin genion eta igandea osa sokeekin jolasten jarraitu genuen. Aparatu ezberdinen kokapen egokiena, frakzionamentuak nola igaro , bai goruntz bai beruntz, korapiloak nola igaro, tirolina bat nola prestatu… . Ederto pasa genuen!
Bigarren asteburuan, Larunbat goizean kartografia nola egin, ordenagailuak medio direla, eta geologia ikasi genuen. Arratsaldean autolaguntza bi teknika ezberdin trebatu genituen.
Eta Igandean ikasitakoa praktikan jartseko La pinilla Kobazulora hurbildu ginen. Sarrera ez da oso zaila, nahiz eta azken frakzionamentua airean aurkitzen den, eta honek dena pizka bat zailtatzen du. Gero 25 metro inguru jeitsi behar dira orma beti aldamenean eukiz. Aurkitu genuen Kobazuloa izugarria da, zuek zeuek epaitu:
This slideshow requires JavaScript.


