Aspaldi geneukan fitxaturik Gorbealdean (Murua) dagoen kobazuloa baina oraindik ez geneukan datarik jarrita bertara joateko. Leku oso turistiko batean dagoenez, bertan askaldegi bat dago, gure plana zen bertara afaltzea joatea eta gau partean, jendea aldegin zuenean sartzea baina ostiralean bertaratzeko aukera izan genuen lehengusuak eta biok. Nik jai nuelako, Bilboko jaiak zirelako eta Endika oporretan dagoelako.
![]() |
Egun lainotua egiten zuen eta ez genekien fijo non zegoen kobazuloa. Genekien bakarra zen aparkalekutik urbil zegoela, 100 metrotara edo, eta harrobiaren paretaren erdialdean edo zegoela sarrera.Behin bertan, erraz asko topatu genuen, beharbada errazegi ikusten da eta errazegi dago sartzeko…behintzat lehenengo zatia. Sarrerara erraz hurbildu ginen eta berehala ikusi genuen ikusgarria izango zela. |
| Barruan formazio nahikotxo ikusi genuen, eta hori sarreran besterik ez ginela.Barrurago estalaktita eszentrikoak ikusi genituen, zoragarriak!
Ibai baten hotsa entzuten zen, eta zenbat eta barrurago sartu gehiako. Interneten irakurri genuenez, kobazuloak maila desberdinak ditu eta beheko mailatik ibai bat doa. Ez genuen ibai ikusi beheko solairura ezinizan ginelako jeitsi, soka barik joan ginelako. |
![]() |
Alere, nahiz eta behera ezin jeitsi urrengorako apunteak hartu genituen, askari-afaria egingo dugunerako. Bi split ikusi genituen, begisbistan zeudenak, eta beharbada gehio egongo dira.

Kobazulotik irten ginean lagun hauekin topatu ginen. Lotsagabekoak, hoietako bat susto galanta hartu zuen flashetako bat jan nahi izan zuen jeje.





Hau da koordinazioa! jaja. Animo Gari, jartzasu argazki gehioren bat edo zer! “Kristalesko Kolumna Magikoa”rena behintzat.
Bai, jarri behar nuen baina pen-drive-ra sartzean okertu egin da eta ez da ondo ikusten. Lasai, biharko bertan izango zara jeje