Hori da larunbatean izan genuena. Larubatean bi kobazulotara joan ginen. Lehenengo Aginigan eta bigarrena Maroñon eta tituluak dioen lez, lehenengoak sapore hona utzi zigun eta bigarrenak senetik atera gintuen.
Berandu geratu ginenez, urbileko kobazuloetara joatea erabaki genuen. Lehenengoz Aginiga aldera joan ginen Maren eta biok, lehenengoak egiteke utzi genuen zulo batean sartzeko eta nik saguzarrei argazkiak ateratzera.

Kobazuloaren ahora heldu ginean izugarrizko sorpresa izan genuen saguzar pilo zeudelako eta gainera oso aktibo. Oso ondo argazkiak ateratzeko pentsatu nuen. Tramankulo guztiak prestatu genituen sarreran argazkiak ateratzeko eta barrura abiatu ginen.
Biedean, konturatu ginen saguzarrak kumeekin zeudela (gainean eramaten zituzten) eta kontu handiarekin ibili ginen ez molestatzeko. Kobazuloaren bukaerara (bueno, egia esan gure bukaerara gero jarraitzen baitu) heldu ginen eta Maren zulo txiki batetik sartu zen, pendiente zeukana. 100 metro edo sartu zen eta jarraitzen zuela komentatu zuen bueltan, baina estuago. Urrengo baten igual gehio sartuko gara.
Orain buelta geratzen zitzaigun eta argazki kamerak zerbait arrapatuko zuen irrika geneukan buruan. Argazki kameraren parera heldu ginean, ZASH!!! flashen argia argitu gintuen, saguzar bat arrapatu zuenaren seinale. Muntai guztuia funtsionatu zuen. Eta horren saria argazki hau dugu.

Tramankuloak jasotzen nituen bitartean Maren, Josebaren bila joan zen Aginigara. PL2ko examina egin ondoren animatu eta bertara urbildu zen. Dana jaso genuen eta Maroño aldera joan ginen entzunda genuen, eta pendiente genuen beste kobazulo batera.
| Leizea erraz topatu genuen ahoa nahiko handia delako eta batez ere bide ondoan dagoelako.Dana prestatu genuen eta Maren jeitsi zen lehengo.Eta azkar atera zen ere. Zuloa ardi hiliz zegoela komentatu zuen eta barruan zegoen kiratsa jazan ezina zela esan zuen.Gero ni neu jeitsi nintzen eta Marenek esandakoa berretzi nuen, hori nazka.
Joseba jeisten zuen bitaretan kobazuloa ikertzen zaiatu nintzen, nuen nazka alde batera utzita. |
![]() |
3 zulo interesgarri ikusi nituen gorpu hilen eta alanbreen artean. Eskubian lehio txiki bat zegoen, urbildu eta oso itzura polita eta garbia zeukan, formazio batzukin.
Aurrean zegoen zulora igotzeko, hesi zati bat erabili behar izan nuen, ardi baten buruezurra kendu eta paretaren kontra jarrita. Altu txiki horretara igo eta sorpresatxo batekin topatu nintzen. 7-8 metroko sakonerako beste zulo bat zegoen.

Ordurako Joseba jeitsia zen eta zuen nazkaz gorako bidea hartu genuen. Kobazuloak beherantza jarraitzen zuen apur bat gehio (edo beharbada asko) baina genuen ezinegonaz ez genuen izan haraino joateko gogoa. Ahoko maskarak lortzen ditugunean beharbada bueltatuko gara, baina beharbada…




Beharbada, neguan aldean edo… Hotza guztia eztaltzen duenean eta kiratsa desagertzen denean .
Egunari etekin handia atera genion nahiz eta goizegi ez esnatu.
Sapore tzarrarena, hemendik egun batzuetara jada ez dugu usain hura gogoratuko, eta bueltatzearena ikusiko dugu aurrerago.
Gari, bi egun hauetako argazkiak oso ondo daude, eta ikusi dut nire “copyright” berria.(je je)
Hombre argazkiak zureak ziren eta oso ondo ateratakoak gainera. Aste honetan zelan kobazuloren bat egiteko? Asteburuan, Jose eta biok Petit Vignemalera goaz. Asteazkenean edo ostiralean baten bat egiteko zelan?