Denbora asko generamatzan ezer egin barik eta atzo, azkenean, eman genion hasiera espeleogia denboraldiari. Eta ze hasiera gainera, aspaldiko partez 7 (eta txakur bat, Neska) joan ginen Contraban kobazuloaren bila.
Aldapa latzak eta egiten zuen sargoriak hurbilketa gogortu ziguten. Gainera, Salbadan sartuta zegoen behelainoak ez zigun usten ikusten kobazuloaren kokapena zehatza ikusten, beraz, zuzenenean igo ginen belar artean.
“Kaskora” (Salbadaren goiko harri aldea) heldu ginenean eskubira jo behar izan genuen kobazulo bila. Behin kokatuta azkenengo zati arriskutsua geratzen zitzaigun. Izatez ez da oso zaila baina erortzen bazara erorketa ez da makala.

Kobazuloaren ahoa zabala eta landarez beterik dago. Bertan, arropa bustia aldatu, tragu bat ur hartu eta barrura abiatu ginen. Baina kobazuloak sorpresatxo bat zeukan oraindik guretzako, erraza zirudien sarrera infernua bilakatu zen mometu baten. Uraren markak ikus zitezkeen sarrerako lokatsean, euri garaiko uholdeen islada, ba horien gainetik pasatzen saiatu ginean, belaunetaraino sartu ginen lokatzetan. Momentu nahiko barregarriak pasa genituen (bueno, Josebak nere tripodea bastoi gixa erabili zuen arte…), jendea lokatzetik atera ezinik ibili zen (eh, Iñaki!!! jeje) eta botak (eta galtrerdiak) galtzeko arriskuan egon ginen. Baina behin 7-8 lokats metro horiek pasata zoru gogorrera heldu ginen.
Gela zabal batera heldu ginen eta aurrera jarraituta zulo txiki batetik belauniko pasata kobazuloko gela zabalenera heldu ginen.

Bertan danetarik zegoen, ur putzuak, estalaktitak, eszentrikoak, gourgs,…

Argazki sesio nahiko nahasia izan zen, jende asko eta enparantzaren akustika ez zelako oso ona, baina bueno, ahal genuena egin genuen jeje.
Irteeran, kontu handiarekin pasa genuen hasierako zati arriskutsua eta gero jendea ipurdiz bota zen aldapan behera.
Denboraldiko lehenengo kobazulo izateko ez zen batera txarto egon, ea horrelako sesio gehio izaten ditugun uda honetan, seguru baietz.
Espeleologoak: Endika, Iñaki, Unai, Jon, Joseba, Maren, Neska eta Gari.



Martxan gaude berriro!!
Igoera gogorra izan arren, uste dut kobazuloak nahiko ondo zaritu gintuela, zati txikian denetarik baitzegoen.
Ea jarraitazuna ematen diogun eta gure agendan horrelako gauza gehiago egiteko lekua ateratzen dugun.
¡Hombre! Por fin habeis ido a “La Controban”. La sala merece la pena, aunque la cavidad no sea muy grande. Enhorabuena por las fotos.
Eskerrik asko, alguna recomendación de alguna cueva con formaciones que sea bonita para fotografiar? a poder ser por la zona o al rededores. Por cierto, estuvisteis en la Torca del Carlista este mismo año un par de veces no? que consejos nos darias para descenderla? que necesitariamos?
Para bajar la Torca necesitais una cuerda de 100 m. y otras dos de 40 para instalar el resto de la cavidad. Reinstalamos la cavidad totalmente (químicos), así que ahora es más fácil. Si quieres más datos envíame un E-mail.