Orain dela bi hilabete baino gehiago igaro dira Islandian egon ginenetik , eta bada garaia hementxe lerrotxo batzuk idazteko. Izan ere leku urrun eta bitxi hartan hamaika gauzetan haritu ginen eta horietako bat kobazulo batera jeistea izanda.
Lonley planet gida-liburuaren arabera (azken bi bidaietan gida hau erabili dugu eta, nahiz eta Inglesentzat eginda, informazio iturri ona da ) Surtshellir kobazuloak bisitatzeaK merezi zuen. Laba mihi batean daude kokatutak eta gure kotzeaz baliatu ginen hara heltzeko. Nahiz eta 4×4 beharra omen zen Joni, “gravel” errepiedeetan gidari trebatua, oso ondo kompondu zen iristeko.
Sarrera erraza da haurkitzeea, izan ere Lonley planet-en agertzen denez jendea jarraitu besterik ez duzu behar haurkitzeko , gainaera nahiko ondo dago markatuta.

Gu bi frontal besterik ez generaman, batak pilak ia agortuta eta besteak ez zuen argi gehiegi ematen, nahiz eta pilak berriak euki . Sartzeko bidean 6 edo 7 turista ikusi genuen gidaria eta guztiz. Haiek ondo hornitutak zebilen kaskoa eta guztiz, baina oso trebatuak ez ziren ordea. Bata botak takoekin zeraman eta gidaria txanklak… . Ez ziren sakoegi sartu.
Kobazuloari dagokionez iritzi gineneraino ez zeukan zailtasun haundirik. Bide nagusia oso haundia zen eta tarterka zabaia apurtuta zegoen eta zerua ikusten zen.

Alboetan kobazulo txikiak agertzen ziren. Hirutan sartu gienen bi ia hasi orduko amaitzen zirelarik. Azkena ordea harritu gintuen, nahiko luzea zela ematen zuen zeren sarreran aire korrente handia zegoen. Arratsalde hartan Reikavikj-era heldu behar ginen eta ez geneukan denbor gehiegi, hori zela eta ezin izan genuen nahi hainbeste haritu. Lehen esan dudanez, ez geneukan argi gehiegi , gure bidaia Islandian amaitzean zegoen eta biok argazki kamara beteta generaman . Buelta eman behar ginenean eta azken argazkia atera behar genuenean, gure harridura haundia izan zen, gure inguruan zeunden harri guztiak gorriak zirela ohatzean!!Ordura arte bait ez ginen konturatu !
Eta irterako bidea geundela, azken sorpesa hartu genuen: Bi familia sartzen hari ziren aloha antzeko antortxekin seme txikiak eta guzti…























Aste Santu honetan, eguraldi ona egin zuen egun bakarrari probetsua ateratzeko, irteera bat egitea erabaki genuen Gentzak, Neskak eta nik. Aitak egun batzuk aurrerago erakutsitako zulo bateri begiradatxo bat ematera joan ginen. Materialea hartu eta Orduina-ko birjinara joateko parkinera abiatu ginen, horren inguruan baidago kobazulo hau. Kotxetik linternak eta badazpadako soka bakarra atera, eta kobaren bila joan ginen. Hogei bat minutuko ibilbidearen ondoren ahoa topatu genuen. Gauzak prestatzen ari ginen bitartean ikusi genuen sarrerarako ez genuela soken beharrik, baina bazegoela salto txiki bat, Neskak oso gustoko ez zuena. Barrura sartu ginen Gentza eta ni, eta Neska kanpoan gelditu zen gure zain.










